Biografia: Aretxabaletako Goronaeta (Korueta) auzoan jaioa. Hantxe bizi izan zen 10 urtez. Gurasoak Arrasaten bizi ziren, baina gerran etxea galdu zuten eta amandrearen etxera joan ziren. Hantxe jaio zen Esther. Hamaika urterekin berriro itzuli zen familia guztia Arrasatera. Esther, Mercedarien eskolara. Bere burua Koruetartzat dauka.