Biografia: Galartza auzoko Etxezuri baserrian jaio zen 1923an. Gurasoak biak zituen Aretxabaletakoak, baina aitaren aldeko aitita Soraluzetik etorria zen. Eskolan urtebetez bakarrik ibili zen, oso gustukoa zuen arren. Gerra-denboran ama eta biak Aramaioko Untzilla auzoan egon ziren, izebaren etxean; aita eta anaia, berriz, Zuatzubizkar baserri inguruan morroi. Ondo gogoan ditu orduko bizipenak. Gerora, Eibarrera ezkondu zen eta ezkonduz gero Eibarren bizi izan da beti.