Biografia: Aretxabaletan jaioa, Otalora kaleko 8an. Bere ama Rita Arregi, Arrasateko
Musakola auzoko Altzibar baserritik Aretxabaletara etorritakoa eta aita,
Lorenzo Gorroño, Bizkaiko Berriotik etorritakoa.
Aretxabaletako herriko eskolan ibili zen, (orduko eskola nazionala). 18 urte
bete aurretik soldaduskara eraman zuten gerra zela-eta, eta zazpi urtean
soldadu egon zen. Geroztik saltsa askotako perrexila izandakoa.